LUKAS 24
24
1Baina asteko lehen egunean#24,1 asteko lehen eguna: Gure igandea da., goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela.#ukenduak 23,56. 2Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. 3Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu.#Jesus Jauna Eg 1,21; 8,16; 11,20; 15,11. 4Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz.#bi gizaseme jantzi distiratsuz 9,30; Eg 1,10. 5Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? 6Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela:#zer esan zizuen 9,22+. 7alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».
8Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez, 9eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei. 10Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei. 11Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi.#apostoluek ez zieten sinetsi 24,22-23. Ik. Mt 28,17+.
12Hala ere, Pedro jaiki eta hilobira joan zen lasterka; makurturik, barrura begiratu eta oihal-zerrendak bakarrik ikusi zituen, eta etxera itzuli zen gertatuaz harriturik.#Pedro hilobira Jn 20,3-10.
Jesus Emausko ikasleei agertu
(Mk 16,12-13)
13Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora#24,13 hamaika kilometrora: H.h., hirurogei estadiora. Eztabaidan dago Emaus non zegoen. Badirudi Jerusalemdik hogeita hamar km-ra zegoen herrixka dela; hau bat letorke zenbait eskuizkributan datorren beste irakurketa honekin: ehun eta hirurogei estadiora, hots, hogeita hamarren bat km-ra, hain zuzen.. 14Gertakari guztiotaz mintzo ziren elkarrekin. 15Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen. 16Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu.#begiak itsu 24,31. 17Jesusek esan zien:
—Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan?
Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, 18eta beraietako batek, Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion:
—Zeu izango zara egun hauetan Jerusalemen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!
19—Zer gertatu da, bada? —esan zien hark.
Haiek erantzun zioten:
—Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan;#Jesus profeta Mt 16,14+. 20baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu. 21Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela.#Israelen askapena 1,68; 2,38. 22Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira#Ik. 24,1-11. 23eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu. 24Gutako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute guztia; baina bera ez dute ikusi.#Ik. 24,12.
25Orduan, Jesusek esan zien:
—Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko!#profetek esana 18,31; 24,44; Eg 3,24; 1 P 1,11. 26Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko?#Mesias 2,11+. hori guztia sufritu behar 9,22+. bere aintzara iristeko 23,42-43; Jn 7,39; 12,16.23; 13,31-32; 17,1.5; Eg 3,13.
27Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien.#Moises eta profetak Mt 7,12+. 28Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. 29Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko.
30Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien.#Ik. 22,19+. 31Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik.#begiak ireki 24,16.35. 32Haiek elkarri esan zioten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?»
33Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren; eta Hamaikak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, 34honela ziotela: «Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio».#Piztu da eta Simoni agertu zaio 1 Ko 15,4-5.
35Bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten.
Jesus Hamaikei eta ikasleei agertu
(Mt 28,16-20; Mk 16,14-18; Jn 20,19-23; Eg 1,6-8)
36Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».
37Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten.#mamua Mt 14,26. 38Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? 39Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».#Ikusi esku-oinak Jn 20,25.27.
40Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. 41Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»
42Arrain erre puska bat#24,42 Arrain erre puska bat: eta abaraska bat erantsi du zenbait eskuizkribu berrik. eskaini zioten.#Arrain erre puska bat Ik. Jn 21,9-10.13; Eg 10,41. 43Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen. 44Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan#24,44 Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan: I.Z. osoa edo Liburu Santuak adierazteko modu berezia, Salmoak aipatuz; ik. 16,29 eta oh. nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela».#Moises eta profetak Mt 7,12+.
45Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.#Liburu Santuak uler zitzaten Eg 2,23-32; 4,10-11; 13,27-38; 26,22-23. 46Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,#Mesiasek sufritu 9,22+. 47eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.#bekatuen barkamenerako bihozberritzea Jn 20,23; Eg 2,38+. herri guztiei hots egin Mt 28,19+. Jerusalemdik hasita Eg 1,8. 48Zuek zarete honen guztiaren lekuko.#Zuek zarete lekuko Jn 15,27; Eg 1,8+. 49Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte»#24,49 Berpiztuaren azken hitzetan Apostoluen Eginak liburuaren hasierako gai nagusiak aurkitzen ditugu; honela, Lukasen obra bakarraren bi zatiak lotzen dituen zubi gertatzen dira (ik. Eginak liburuari Sarrera)..#agindutako dohaina Eg 1,4.8; 2,33. zaudete hirian Eg 1,4. Jainkoarengandiko indarra 1,35; 4,14; Eg 1,8.
Jesusen igokundea
(Eg 1,9-11)
50Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen. 51Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten. 52Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik.#Jerusalemera itzuli ziren Eg 1,12. poz-pozik Jn 14,28; 16,22. 53Eta etengabe tenpluan egon ohi ziren Jainkoa goresten#24,53 Jainkoa goresten: Aski eskuizkribuk amaiera liturgikoa ematen diote Ebanjelioari, Amen erantsiz..#tenpluan egon ohi ziren Eg 2,46; 3,1; 5,12.20. Jainkoa goretsi 2,20+.
المحددات الحالية:
LUKAS 24: EABD
تمييز النص
شارك
نسخ
هل تريد حفظ أبرز أعمالك على جميع أجهزتك؟ قم بالتسجيل أو تسجيل الدخول
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso