Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.
«“Lurrak diraueino,
ereiteak eta uzta-biltzeak,
hotzak eta beroak,
udak eta neguak,
egunak eta gauak
ez dute behin ere huts egingo”».