1
MARKOS 13:13
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.
Uporedi
Istraži MARKOS 13:13
2
MARKOS 13:33
«Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den.
Istraži MARKOS 13:33
3
MARKOS 13:11
«Auzitegira zaramatzatela, ez egon zer esango duzuen kezkatan; une hartan bertan Jainkoak adieraziko dizuena, esan huraxe, ez baitzarete zuek mintzatuko, Espiritu Santua baizik.
Istraži MARKOS 13:11
4
MARKOS 13:31
Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
Istraži MARKOS 13:31
5
MARKOS 13:32
Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.
Istraži MARKOS 13:32
6
MARKOS 13:7
Gerra-hots eta zurrumurruak entzutean, ez izutu: gertatu beharrekoa da hori guztia; baina oraindik ez da azkena.
Istraži MARKOS 13:7
7
MARKOS 13:35-37
«Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean. Ez zaitzatela ustekabean etorri eta lotan aurki. Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut: Egon zain!»
Istraži MARKOS 13:35-37
8
MARKOS 13:8
Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; han eta hemen lurrikarak eta goseteak izango dira. Hori guztia erdiminen hasiera da.
Istraži MARKOS 13:8
9
MARKOS 13:10
Zeren eta, azkena baino lehen, herri guztiei hots egina izan behar baitu berri onak.
Istraži MARKOS 13:10
10
MARKOS 13:6
Asko etorriko dira, nire izena bereganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute.
Istraži MARKOS 13:6
11
MARKOS 13:9
«Kontu izan zeuen buruarekin! Auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo; agintari eta erregeen aurrean jarriko zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien aurrean.
Istraži MARKOS 13:9
12
MARKOS 13:22
Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirariak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.
Istraži MARKOS 13:22
13
MARKOS 13:24-25
«Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko.
Istraži MARKOS 13:24-25
Početna
Biblija
Planovi
Video zapisi