Gero, promes hau egin zuen Jakobek:
«Jainkoa neurekin badut,
eta bidaia honetan babesten banau,
jateko ogia
eta janzteko arropak
ematen badizkit,
aitarenera bizirik eta osasuntsu
itzultzen banaiz,
Jauna izango dut neure Jainko.
Oroitarri gisa eraiki dudan harri hau
Jainkoaren etxe izango da.
Jaunari, ematen didan guztitik
hamarrena bihurtuko diot».