Aditu zuen Jainkoak mutikoaren ahotsa, eta Jainkoaren aingeruak dei egin zion zerutik Agarri, esanez: «Zer duzu, Agar? Ez izan beldur, aditu baitu Jainkoak hor duzun mutikoaren ahotsa. Ea, hartzazu berriro mutikoa eta ez utzi eskutik, herri handi baten aita bihurtuko baitut».