HASIERA 1

1
HASIERAN (1,1—11,32)
Munduaren eta gizadiaren jatorria (1,1—5,32)
Zeru-lurren kreazioa
1Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen#1,1 Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. 2 Lurra… Honela ere itzul daiteke: Jauna zeru-lurrak egiten hastean, 2 lurra… .#Kreazioa 2,4-25; Is 42,5; Sal 8; 89,10-13; 104; Jb 26,7-14; 38; Es 8,22-31; Si 16,26—17,4; Jn 1,1-3; Kol 1,15-17. 2Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa#1,2 Jainkoaren arnasa: Hebreerazko hitzak haize, arnasa nahiz espiritu esan nahi du. Beraz, honela ere itzul daiteke: Jainkoaren espiritua edo haize-erauntsia (Jainkoaren superlatiboa adierazteko ere erabiltzen dela kontuan harturik). uren gainean zebilen.
3Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».
Eta izan zen argia.#Izan bedi argia 2 Ko 4,6. 4Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela#1,4 ona zela: Lehen kap.an errepikatzen den tx. honetako ona, ederra ere itzul zitekeen, kreazioak sortzen duen poza eta gozamena adieraziz. eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: 5argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen#1,5 lehen eguna burutu zen: H.h., izan zen arratsaldea, izan zen goiza, egun bat; berdin beste egunetarako. Testu hau idatzi zen garaian, eguna arratsaldean hasten zela uste zen..#argia/ilunpeak Is 45,7; 60,19-20; Ap 22,5. Ik. Jn 8,12.
6Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia#1,6 sabaia: Ortzia ganga edo sabai solidotzat jotzen zuten antzinatean, gaineko eta azpiko ur-multzoak bereizten zituelarik (ik. 7,11 oh.). uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».
Eta hala izan zen. 7Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. 8Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.
9Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan#1,9 multzoan: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak toki batean dio. zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra».
Eta hala izan zen. 10Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
11Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti».
Eta hala izan zen. 12Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. 13Honela, hirugarren eguna burutu zen.
14Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak#1,14 argizagiak: Erlijio paganoek astroak jainkotzat zituzten bitartean, hemen sorkari huts dira, lurra argitzeko eta liturgi egutegia finkatzeko ezarriak. zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.#argizagiak zeru-sabaian Is 40,26; Jr 31,35; Ba 3,33-35. 15Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».
Eta hala izan zen. 16Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen.#bi argizagi handi Sal 104,19; 136,7-9; Si 43,1-10. 17Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko, 18egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. 19Honela, laugarren eguna burutu zen.
20Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean».
21Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. 22Eta bedeinkatu egin zituen#1,22 bedeinkatu egin zituen: Bibliaren pentsaeran bedeinkazioa ez da espirituzko dohaina bakarrik; Jainkoarengandiko indar moduko bat ere bada, naturan eta gizakiarengan bizia sortu eta garatzen duena., esanez: «Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean». 23Honela, bosgarren eguna burutu zen.
24Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak».
Eta hala izan zen. 25Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.#abereak, piztiak Sal 50,10-11.
26Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak#1,26 basapiztiak: Siriar itzulpenaren arabera; hebreerazkoak lur osoa dio. eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».#Jainkoaren antzeko, irudiko 5,1.3; 9,6; Sal 8,5-6; Jkd 2,23; Si 17,3; 1 Ko 11,7; Kol 3,10; St 3,9.
27Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.#ar eta eme 5,2; Mt 19,4. Ik. Ga 3,28.
28Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».#Sortu umeak, ugaldu 8,17; 9,1.7. Ik. 1,22. izan nagusi, menderatu 9,2; Sal 8,7-9; Jkd 9,2; 10,2; Si 17,2-4; St 3,7.
29Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari. 30Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari».
Eta hala izan zen. 31Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.#guztia oso ona Sal 104,24; Si 39,33-35; 1 Tm 4,4.

Currently Selected:

HASIERA 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in