1
JOAN 10:10
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.
השווה
חקרו JOAN 10:10
2
JOAN 10:11
«Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde.
חקרו JOAN 10:11
3
JOAN 10:27
Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate
חקרו JOAN 10:27
4
JOAN 10:28
eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko, eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko.
חקרו JOAN 10:28
5
JOAN 10:9
Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko.
חקרו JOAN 10:9
6
JOAN 10:14
«Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek
חקרו JOAN 10:14
7
JOAN 10:29-30
Eman dizkidan nire Aita denak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik. Aita eta biok bat gara.
חקרו JOAN 10:29-30
8
JOAN 10:15
Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde.
חקרו JOAN 10:15
9
JOAN 10:18
Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua».
חקרו JOAN 10:18
10
JOAN 10:7
Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea.
חקרו JOAN 10:7
11
JOAN 10:12
Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu.
חקרו JOAN 10:12
12
JOAN 10:1
«Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia.
חקרו JOAN 10:1
בית
כתבי הקודש
תוכניות
קטעי וידאו