YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 5:3-5

EGINAK 5:3-5 EABD

Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez? Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra». Hitz hauek entzutean, Ananias lurrera erori zen eta hil. Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.