1
ISAIAS 19:25
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: «Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria».
Compare
Explore ISAIAS 19:25
2
ISAIAS 19:20
Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera.
Explore ISAIAS 19:20
3
ISAIAS 19:1
Egiptoren aurkako mezua. Hor dator Jauna Egiptora, hodei bizkor baten gainean jarria. Hura agertzean, ikara dira Egiptoko idoloak, adoregabe gelditzen egiptoarrak.
Explore ISAIAS 19:1
4
ISAIAS 19:19
Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan.
Explore ISAIAS 19:19
Home
Bible
Plans
Videos