Hauek esan zioten Davidi:
—Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: «Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna».
Jaiki zen David eta, isil-isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen. Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.