1
MATEO 5:15-16
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
Compare
Explore MATEO 5:15-16
2
MATEO 5:14
«Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.
Explore MATEO 5:14
3
MATEO 5:8
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
Explore MATEO 5:8
4
MATEO 5:6
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
Explore MATEO 5:6
5
MATEO 5:44
Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde
Explore MATEO 5:44
6
MATEO 5:3
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
Explore MATEO 5:3
7
MATEO 5:9
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
Explore MATEO 5:9
8
MATEO 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
Explore MATEO 5:4
9
MATEO 5:10
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
Explore MATEO 5:10
10
MATEO 5:7
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.
Explore MATEO 5:7
11
MATEO 5:11-12
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.
Explore MATEO 5:11-12
12
MATEO 5:5
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
Explore MATEO 5:5
13
MATEO 5:13
«Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
Explore MATEO 5:13
14
MATEO 5:48
Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.
Explore MATEO 5:48
15
MATEO 5:37
Esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean; gainerakoa gaiztoarengandik dator.
Explore MATEO 5:37
16
MATEO 5:38-39
«Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain. Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere
Explore MATEO 5:38-39
17
MATEO 5:29-30
«Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino.
Explore MATEO 5:29-30
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos