YouVersion Logo
Search Icon

JOB 2:11-13

JOB 2:11-13 EABD

Joben hiru lagunek —Temango Elifazek, Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek—, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko. Urrutitik ikusi zutenean, ia ezin zuten ezagutu ere, eta aiene bizian egin zuten negar. Jantziak urratu eta hautsa bota zuten beren buru gainera. Zazpi egun eta zazpi gau eman zituzten berarekin lurrean eserita, hitzik ere esan gabe, ikusten baitzuten zein handia zen haren samina.