Behinola, jadanik heldua zelarik, bere anaia hebrearrengana joan zen Moises eta lan neketsuetan aurkitu zituen. Eta han ikusi zuen egiptoar bat hebrear anaia bat jipoitzen. Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez zegoela ikusirik, egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen.