«Jaunak zeuen Jainkoak lurralde ederrera eramango zaituzte: lurralde oparoa da, errekaz, iturriz eta ibar eta mendian sorturiko iturburuz hornitua, gari, garagar, mahasti, pikondo, granadondo, olibondo eta eztiz hornitua; neurririk gabe jan ahal izango duzue ogia, eta ez zaizue ezer falta izango; hango harriek burdina dute eta mendietatik kobrea aterako duzue.