1
ERROMATARREI 10:9
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.
Compare
Explore ERROMATARREI 10:9
2
ERROMATARREI 10:10
Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.
Explore ERROMATARREI 10:10
3
ERROMATARREI 10:17
Beraz, mezutik dator sinestea, eta mezua Kristoren berri ematea da.
Explore ERROMATARREI 10:17
4
ERROMATARREI 10:11-13
Hau dio Liburu Santuak: Harengan sinesten duenak ez du huts egingo. Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna, dei egiten dioten guztientzat eskuzabala. Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.
Explore ERROMATARREI 10:11-13
5
ERROMATARREI 10:15
Nola hots egin, hartarako bidalirik ez bada? Liburu Santuak dioen bezala: Bai ederrak berri onak ekartzen dituztenen oinak!
Explore ERROMATARREI 10:15
6
ERROMATARREI 10:14
Nola, ordea, dei egin, harengan sinesten ez badute? Nola sinetsi, haren entzuterik ez badute? Nola entzun, nork hots eginik ez bada?
Explore ERROMATARREI 10:14
7
ERROMATARREI 10:4
Legearen helburua, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena.
Explore ERROMATARREI 10:4
Home
Bible
Plans
Videos