Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako. Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat